Albisteak

"Oporretan euskaraz" udalekuak berriro martxan

Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarri ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak. Bi eguneko etena eta gero, Donostiako Udalak udalekuak berrabiarazteko erabakia hartu du egungo egoeraren eta tokiko osasun datuen azterketa egin eta gero.

Udalak antolatzen dituen udaleku horien diseinuak osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditu. Batetik hiriko zenbait auzotako 9 eskoletan antolatu dira jasotze puntuaketa haurren sarrera mailakatua egiten dapilaketak saihesteko. Bestetik, haurrak iritsi bezain laster, tenperatu hartzen zaie eta eskuak garbiarazten zaizkie. Horrez gain, talde txikiak antolatu dira, distantzia sozialak zorrotz mantentzen dira eta egoera berrira egokituriko jokoak eta jarduerak antolatzen dituzte.

Udalekuak antolatu ez diren bi egun horiengatik dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie familia guztiei.

Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin: Tel: 943 483750 / Emaila: udala_euskara@donostia.eus

Informazio gehiago

 

Itzuli