Albisteak

Whatsapp, denon artean euskaratzeko aukera

Whatsapp aplikazioa ez dago euskaraz eta erabiltzaileok ezin dugu euskaraz erabili. Baina hori, denon artean konpontzeko bidean jar dezakegu  iparra.eus atariak aurreratu duenez.

Hemen sakatzen baduzu, Whatsapp-en zerbitzu batera sartuko zara. Bertan izena eman eta aplikazioa euskaratzeko aukera izango duzu. Edozein dispositibotik egin daiteke, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, guztiek itzultzaile lanak egingo ditugu.

Itzulpenak berehala grabatzen dira, baina horrek ez du esan nahi Whatsapp-a momentuan euskaraz izango dugunik. Dena itzuli eta aplikazioak hala erabakitzen duenen soilik euskaraz erabili ahal izango dugu.

Hala ere, erabiltzaile guztien ekimenarekin posible da aplikazioa itzultzea eta denborarekin euskaraz erabili ahal izatea. Euskarari beste ate bat zabaltzeko! Animatu!

Hona hemen jarraitu beharreko pausoen azalpen grafikoa:

whatsapwhatsappbasquewhatsapp1whatsapp2

 

Itzuli