Albisteak

XIX. Donostia Antzerki Sarian publikoaren ordezkari gisa epaimahaikide izateko zozketa burutu da

XIX. Donostia Antzerki Sariko epaimahaia osatzeko deialdia zabaldu zen abenduaren 29a arte eta, deialdiari erantzunez, 9 lagunek eman dute izena. Zozketa burutu da urtarrilaren 3an eta dagoeneko aukeratu dira publikoaren ordezkari gisa epaimahaiko kide izango diren 2 pertsonak. Hemen kontsultatu daiteke izena eman duen kide bakoitzaren egoera.

Gainerakoak itxaron zerrendan geratu dira eta hautatutako kideren batek atzera egingo balu, itxaron zerrendakoak hurrenkeraren arabera deituko dira.

Epaimahaia horrela osatuko da:

  • EAB Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkari bat
  • EHAZE Antzerkizale Elkarteko ordezkari bat
  • AISGEko ordezkari bat
  • EKEko ordezkari bat
  • Antzerki kritiko bat
  • Antzerki eremuko pertsona bat
  • Publikoaren ordezkaritza 2 lagun
Itzuli