Albisteak

Zabalik euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. Diru-laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.
 
Eskabideak aurkezteko epeak:
  • Urrian hasten diren ikastaroak: 2019ko urriaren 1etik azaroaren 22ra (biak barne).
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: 2020ko otsailaren 3tik 28ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.

 

 

Eskabideak aurkezteko lekuak (urriaren 1etik aurrera):

  • Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
  • UdalInfo bulegoak: Udaletxea, Ijentea 1, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Altza, San Martzial plaza 4, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Morlanseko biribilgunea 1, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Easo 41, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00

Diru-laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

Diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:
  • Eskatzailearen NANaren kopia
Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Itzuli