Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

 

Oinarriak ikusteko

Euskarako oinarri bereziak

Erlazionatutako estekak

2024ko dirulaguntzak

Martxoaren 1ean argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2024ko dirulaguntzen oinarrien laburpena. Eskaera egiteko epea martxoaren 2tik apirilaren 2ra (barne) izango da.

  Hemen egin dezakezu eskaera.

Euskara zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:

1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko. Auzoko diagnostikoa egiten da eta lehentasunak ezartzen dira. Auzoko planean sartzen da euskararen eguneko egitaraua ere. 

 

2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko, beti ere, euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko.

 

3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko, auzoetako plan integrala aurkeztu ez duten auzoentzat.

 

Euskara Zerbitzuaren oinarriak

 

Oinarri orokorrak

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli