Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak

Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

 

On line eskaera egiteko eta Informazio gehiagorako egin klik hemen

Oinarriak ikusteko

Euskarako oinarri bereziak pdf

Erlazionatutako estekak

2019ko Diru- laguntzak

Otsailaren 15ean argitaratu dira Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2019ko diru-laguntzen oinarriak. Beraz, diru-laguntzak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da.

Euskara zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:

1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko.

2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko.

3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko.

2018ko diru-laguntzak

2018an Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak emango dituen diru-laguntzak, bi deialditan banatzen dira:

Bata, Donostiako auzo eta herrietako plan integralak garatzeko.

 

Bestea, Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteek egin ditzaketen jarduera zehatzak diruz laguntzeko.

 

ADI!!!  Zuriketa egiteko epea martxoaren 29a arte luzatu da eta lotura honetatik egin daiteke

Zuriketa egiteko

 

2017ko datuak

2017an onartutako diru laguntzak:

- Auzoetako plan integralak:

. Lagundutako auzoak: 11

Banatutako dirua guztira: 31.500 €

- Jarduera zehatzak:

. Lagundutako elkarteak: 12

. Banatutako dirua guztira: 15.525,35 €

Itzuli