Donostiako Udalak eta hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu.
5-17 urte bitarteko haur eta gazteen artean euskarazko sormen artistikoa sustatu eta ondo pasatzeko ekimena da.
Taldean edo bakarka, euren abileziak jendaurrean erakusteko ekimena da: musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea...
Festan blai! ekimenarekin Donostiako 14-16 urte arteko gazteengan euskararekiko motibazioa eta euskararen erabilera sustatu nahi dira. Ekimen hau Aste Nagusiko Kursaaleko Terrazako DJ emanaldietan hasi zen, baina dagoeneko zabaldu dugu Inauterietara eta baita DonostiCupeko festara ere.
LORTU DUGU! DONOSTIA EUSKARAZ BETE DUGU
Martxoaren 28ko ekitaldia koloretsua eta ikusgarria izan da, musika, hitzak, globo instalazioa eta magia uztartu baitira 12:00etatik aurrera. Donostia euskaraz betetzeko globoak eta herritarrak izan dira baliabide nagusiak. Mila esker etorri zareten guztioi.
Jarrai dezagun Donostia euskaraz betetzen
Donostian 24 urte bitarteko gazteen %90 euskalduna da edota euskara ulertzen du baina ez dute guztiek erabiltzen.Gazte garaian finkatzen dira hizkuntza ohiturak eta horien gaineko hausnarketa eragiteko asmoz, 3 sketch grabatu ditugu.
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatzen dira hirian azken urteotan (bai auzo mailan, baita hiri mailan ere). Ekimen hauek elkarlanean antolatzen ditugu, auzoetako eragileekin, elkarteetako proposamenekin eta hainbat erakunderen partaidetzarekin. Aurten, gainera, Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean bideratuko da eta herritarrak, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuta, parte hartzera animatzen ditugu.
Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.
Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.
Euskararen egunaren harira urtero 3000tik gora gazte hurbiltzen dira Antzoki Zaharrera antzerkia euskaraz ikustera
Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.
Lehiaketaren helburua, pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoen lehiaketa hau EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan.