Donostia Antzerki Saria

 

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

 Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Saria

12.000 € eta euskal artista baten artelan bat

Sarian parte hartzeko baldintzak
  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea
Saria onartzeko baldintza

Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hiru urteko epean Donostian euskarazko ikuskizun berri bat eskaintzea.

Ordaintzeko modua

  • Saria ematen den egunean taldeari 10.000 euro ordainduko zaizkio.
  • Egun horretan eskainiko den talde irabazlearen ikuskizunaren katxeta ere ordainduko zaio.
  • Sariaren beste 2.000 euroak, euskarazko ikuskizun berria Donostian eskaini eta gero ordainduko zaizkio. Hiru urteko epea du horretarako.
Epaimahaia

-EABko ordezkaria
-EHAZEko ordezkaria
-Antzerki kritikoa
-AISGEko ordezkaria
-EKEko ordezkaria
-Antzerki alorreko ordezkaria
-Publikoaren ordezkariak (2)
-Euskara Zerbitzuko ordezkaria (idazkari lanetan, botorik gabe)
-Donostia Kulturako ordezkaria (botorik gabe)

24. Donostia Antzerki Saria “Sexberdina” antzezlanarentzat

“Sexberdinak antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 24. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2023an Donostian helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena. Tanttaka konpainiak 12.000 euro eta Aitor Ruiz de Eginorenartelana jasoko ditu sari gisa. Lan irabazlea martxoaren 27an eskainiko da doan Victoria Eugenia antzokian.

 

 

11.308 ikusle 2023an, inoizko daturik onena

Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarazko helduentzako antzerki profesionalaren aldeko apustua egiten jarraitu dute 2023an eta ikusleen erantzuna ezin hobea izan da. 2023an 20 antzezlan eskaini zirenDonostian eta 11.308ikusle joan ziren eskainitako 44 emanaldietara, batez beste, 257 ikusle emanaldi bakoitzeko.

 

Itzuli