Ekolingua: gazteak euskarari buruz hizketan

 

EkoLingua jokoaren ezaugarriak

Eko Lingua izeneko karta-jokorako 5-7 lagunen taldeak osatuko dira. Taldeak dinamizatzaile baten laguntza izango du eta  informazio-kartak, eztabaida-kartak eta erronka-kartak baliatuz, ahalik eta jokaldi gehien osatzea izango du helburu. Dinamizazio lanetan ikastetxe horietako hainbat gazte ariko dira Elhuyar alholkularitza enpresako teknikarien laguntzarekin.

EkoLingua jokoa oso lagungarria da hizkuntza guztien iraunkortasuna oinarri hartuta, hizkuntza gutxituen aldeko jarrerak sustatu eta komunitatea ahalmentzen laguntzeko. Guztiok dugu, hiztun moduan, biografia linguistiko bat. Biografia hori etengabe aldatzen ari da, hizkuntza horrekiko bizitako emozioek, jaso edo eraiki ditugun ikuspegiek, aurreiritziek eta abarrek eraginda.

Europako Batzordearen babesarekin sortutako metodologia

Europako Batzordearen babesarekin sortutako Play&Decide metodologia erabili da karta-jokoa sortzeko, eta, metodologia horrek proposatzen duen moduan, jokorako beharrezko materiala nahiz gida metodologikoa sarean daude eskuragarri. Hona hemen helbidea: www.soziolinguistika.eus/ekolingua. Karta-joko hau sortzen hainbat erakundek parte hartu dute, besteak beste, Soziolingustika klusterra eta Elhuyar Aholkularitza Enpresa.

2018an 300 gazte euskarari buruz hizketan Tabakaleran

Euskararen Egunaren harira, 2018ko abenduaren 13,14 eta18an 300 gazte elkartu ziren Tabakaleran euskarari buruz hitz egiteko eta hizkuntzarekin jolasteko.

Aurreneko bi egunetan, 16-20 urteko bitarteko Donostiako 9 ikastetxetako gazteak hurbildu ziren Tabakalerara eta EkoLingua solas jokoaren bidez hizkuntzen inguran gogoeta egin zuten, eta argumentu eta kontzeptu berriak jarri zituzten mahai gainean. Elhuyarren gidaritzapean egin dira dinamikak.

6-7ko mahaietan eseri ziren gazteak eta mahai bakoitzak dinamizatzaile baten laguntza izan zuen. Dinamizatzaile horiek taldeetako ikasleak ziren, Tabakalerako saio handiak baino lehen prestakuntza saio bat jaso zituztenak. Guztira 30 dinamizatzaile ibili dira aurten. Parte hartzaileak, aldiz, 234.

Amaieran lagun arteko hamaiketakoa eskaini zitzaien gazteei, jokoan zehar hitz egindakoak eta ezagututako lagunekin tartea pixka bat luzatzearren. Oso giro onean amaitu ziren hiru saioek. Oso giro onean burutu ziren bi saioak.

Hirugarren eguna berezia izan zen. Ebeteko teknikarien eskutik DBHko 14-16 urteko 7 ikastetxetako Euskara Batzordeen arteko 3 orduko topaketa egin zuten.  Elkar ezagutzeko dinamika batzuen ondoren, lanean jarri ziren gazteak taldeka eta ikastetxeetan lantzeko proposamenak egin zituzten. Hamaiketakoaren ondoren Euskaraldian aktibo ibili diren bi gazteren esperientziatik abiatuta gaiaren inguruan gogoetarekin amaitu genuen saioa. 70 gazte etorri ziren guztira.

Aurten ere EHUko Antropologia graduko ikasleek prozesu osoan parte hartu dute eta Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna irakasleen gidaritzapean ondorioak aztertuko dituzte. Laster argitaratuko dugu Txostena hemen.

2015ean Hamaika telebistak egin zuen erreportajea ikus dezakezue hemen

Tabakalerako irudiak

2018

Tabakalerako 1. saioa (2018-12-13)

Tabakalerako 2. saioa (2018-12-14)

Tabakalerako 3. saioa (2018-12-18)

 

2017

Tabakalerako 1. saioa (2017-12-11)

Tabakalerako 2. saioa (2017-12-13)

Tabakalerako 3. saioa (2017-12-14)

 

 

Itzuli