Ekolingua: gazteak euskarari buruz hizketan

 

EkoLingua jokoaren ezaugarriak

Eko Lingua izeneko karta-jokorako 5-7 lagunen taldeak osatuko dira. Taldeak dinamizatzaile baten laguntza izango du eta  informazio-kartak, eztabaida-kartak eta erronka-kartak baliatuz, ahalik eta jokaldi gehien osatzea izango du helburu. Dinamizazio lanetan ikastetxe horietako hainbat gazte ariko dira Elhuyar alholkularitza enpresako teknikarien laguntzarekin.

EkoLingua jokoa oso lagungarria da hizkuntza guztien iraunkortasuna oinarri hartuta, hizkuntza gutxituen aldeko jarrerak sustatu eta komunitatea ahalmentzen laguntzeko. Guztiok dugu, hiztun moduan, biografia linguistiko bat. Biografia hori etengabe aldatzen ari da, hizkuntza horrekiko bizitako emozioek, jaso edo eraiki ditugun ikuspegiek, aurreiritziek eta abarrek eraginda.

Europako Batzordearen babesarekin sortutako metodologia

Europako Batzordearen babesarekin sortutako Play&Decide metodologia erabili da karta-jokoa sortzeko, eta, metodologia horrek proposatzen duen moduan, jokorako beharrezko materiala nahiz gida metodologikoa sarean daude eskuragarri. Hona hemen helbidea: www.soziolinguistika.eus/ekolingua. Karta-joko hau sortzen hainbat erakundek parte hartu dute, besteak beste, Soziolingustika klusterra eta Elhuyar Aholkularitza Enpresa.

2016an 270 gazte Tabakaleran euskarari buruz hizketan

Euskararen Egunaren harira, 2016ko azaroaren 28an, 29an eta 30ean 270 gazte elkartu ziren Tabakaleran euskarari buruz hitz egiteko eta hizkuntzarekin jolasteko.

16-20 urteko bitarteko Donostiako 7 ikastetxetako gazteak hurbildu ziren Tabakalerara hiru egunetan banatuta eta EkoLingua solas jokoaren bidez hizkuntzen inguran gogoeta egin zuten, eta argumentu eta kontzeptu berriak jarri zituzten mahai gainean.

Oso giro onean burutu ziren hiru saioak.

6-7ko mahaietan eseri ziren gazteak eta mahai bakoitzak dinamizatzaile baten laguntza izan zuen. Dinamizatzaile horiek taldeetako ikasleak ziren, Tabakalerako saio handiak baino lehen bina prestakuntza saio jaso zituztenak. Guztira 45 ibili dira aurten.

Amaieran lagun arteko hamaiketakoa eskaini zitzaien gazteei, jokoan zehar hitz egindakoak eta ezagututako lagunekin tartea pixka bat luzatzearren. Oso giro onean amaitu ziren hiru saioek.

Aurten EHUko Antropologia graduko ikasleek prozesu osoan parte hartu dute eta Jone Miren Hernandez eta Margaret Bullet irakasleen gidaritzapean ondorioak aztertu dituzte. Laburpena hemen.

2015ean Hamaika telebistak egin zuen erreportajea ikus dezakezue hemen

Erlazionatutako estekak

Itzuli