Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatzen dira hirian azken urteotan (bai auzo mailan, baita hiri mailan ere). Ekimen hauek elkarlanean antolatzen ditugu, auzoetako eragileekin, elkarteetako proposamenekin eta hainbat erakunderen partaidetzarekin.

Programazio hori prestatzeko lehen bilera iraila aldera egiten dugu. Aurtengoa urte berezia izango da, lehenengo aldiz Euskaraldia antolatuko dugu eta. Berez, Euskal Herri osoan bideratuko den ekimena izango da eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a arte burutuko da.

Bilera horretarako deialdia jaso nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu bat zure helbide elektronikoarekin udala_euskara@donostia.eus helbidera.

Edo jar zaitez harremanetan zure auzoko Euskara Batzordearekin

DBUSek ere bat egin zuen Euskararen Egunarekin

DBUS enpresak ere Euskararen Eguna ospatu nahi zuen eta, horretarako, hainbat antzerki antolatu zituen aurreko azaroaren 30ean hainbat autobus lineatan. Antzerki motz hauen bidez, euskararen erabilera bultzatu nahi zuten.

Antzerkiek oso harrera ona izan zuten. Izan ere, bi aktore sartu ziren autobusetan eta antzezlan baten bitartez, saiatu ziren esaera zaharrak euskaratzen bidaiarien artean. Euskaraz ondo esatea lortzen zuenak, oso opari goxoa jaso zuen.

Irudiak Irutxuloko Hitzak jaso zituen.

 

Itzuli