Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 150 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Ekintza horiek antolatzearekin batera, Donostiak Euskal Herri osoan aurrera eraman nahi den “Euskarak 365 egun” dinamikarekin bat egin eta honen aurkezpena egingo du abenduaren 2an Donostiako Udalbatza aretoan antolaturiko ekitaldian.

 Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauak antolatu dituzte hiriko hamabost auzotan. Ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an egingo diren arren, zenbait lekutan azaroaren 24tik aurrera hasiko dira gauzak antolatzen. Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean egitaraua antolatzera animatu dira. Ekinbide horiek guztiak ezagutzera emateko esku-programa bat argitaratu eta banatzeaz gain, kartelak ere jarriko dira auzo guztietan eta hemen behean duzun Euskararen Eguneko egitarauan kartel guztiak ikusteko aukera ere izango duzu.

 

Kartel Orokorra

Pegata

 

2017ko Euskararen Eguneko egitaraua

Hemen aurkituko duzu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu ditugun ekintzen informazioa.

2017ko Euskararen Eguneko programazio osoa jasotzen duen eskuorria pdf formatoan.

Programazioa auzoz auzo:

Aiete Altza Amara

Amara Berri

Antigua Añorga Bidebieta

Egia

Gros Igeldo Intxaurrondo

Loiola

Loiolako Erribera

Donostia

Martutene Parte Zaharra

Aurreko urteetako Euskararen Egunetan erabilitako irudiak

 

2016ko Euskararen Eguna

2015eko Euskararen Eguna

2014ko Euskararen Eguna 

2013ko Euskararen Eguna

Itzuli