Festan Blai!

Festan blai! ekimenarekin Donostiako 14-16 urte arteko gazteengan euskararekiko motibazioa eta euskararen erabilera sustatu nahi dira. Ekimen hau Aste Nagusiko Kursaaleko Terrazako DJ emanaldietan hasi zen, baina dagoeneko zabaldu dugu Inauterietara eta baita DonostiCupeko festara ere.

Aste Nagusian, adin tarte horri zuzendua dagoen ekintza garrantzitsuenean, Kursaaleko Terrazako DJ emanaldietan (Kursaaleko Gune zabala - DJ gauak), txertatzen da. Bertan, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko hainbat ekintza burutzen dira aste osoan zehar:

  • Hizkuntzarekin jolasteko jolasak euskarazko kanta ezagunen letrak oinarri hartuta, esaldiak osatu araziz, emotikonoa eta dagokion esaldi-bikotea lotuz, eta abar.
  • Opariak banatzen dira.
  • Photocall-a dago argazkiak egiteko.
  • Sare sozialetan  #festanblai traola erabiliz edukia igotzen da.
  • Eta sorpresa ugari egunero, eta bereziki Festanblai! gauean.

Inauterietan, horrelako festagunerik ez dagoenez, Bretxako aterpean antolatu dugu gure festa. DJa, Txurru animatzaile, photocall bat eta fotomatoian mozorrotutatkoek argazkiak doan atera eta etxera eramateko aukera, erronka ezberdinak, eta opari ugari.

DonostiCupek Kursaaleko terrazan egiten duen festan ere egon gara, fotomatoia jarri dugu bertan eta baita bestelako jokuak ere, horien artean golak sartzea begiak itxita. Opariak banatu ditugu: txanoak, betaurrekoak, argidun eskumuturrekoak, etab.

 

 

Festan Blai! 2017ko Aste Nagusian

Kursaaleko terrazak gazteentzako gune bihurtu dira Aste Nagusian Festan Blai ekimenari esker. Aurten ere, aste osoan zehar izan dute jolas eta erronka ezberdinetan parte hartu eta opariak eskuratzeko aukera.

Azken gauean gainera, jaiei amaiera ezin hobea emateko "argi festa" ospatu da, DJ Tirapu eta Josu Rodriguez ekin batera GuTaGutarrak saioko kuxkuxeroa den Irantzu egon da, eta koloretako argiz bete dute gazteek Donostiako gaua.

 

Festan Blai! DonostiCupen

 

Izugarri ongi pasa genuen uztailaren 7an, Kursaaleko terrazan, DonostiCupeko festan.  Erronkak, fotomatoia, opariak, festa eta kriston giroa! bideo honetan ikusiko duzun moduan:

 

Festan Blai! 2017ko inauterietan

2017ko irudia

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Festak elkarlanean Festan Blai! gunea  antolatu dute Bretxan (baserritarrentzako aterpean), otsailaren 25ean, larunbatean, 20:00etatik  23:00etara.

Inauterietako gazteen gunea bilakatuko da Bretxako aterpea: Gu Ta Gutarrak saioko Txurruk animatuko du festa, Musika(DJa) egongo da, jolasak, opariak eta baita argazkiak ateratzeko fotomatoia ere (argazkia atera eta paperean jasoko dute une horretan)

Aldi berean,  "Boga  Boga marinela" estropadak izango dira Parte Zaharreko kaleetan, musikaz girotuta, mozorrotutakoei Bretxako gunera joateko gonbidatuz. 

Mozorrotu eta zatoz Bretxara!

@facebook/festanblai
twitter: @festanblai
instagram: festanblai
 

Festan Blai! 2015eko Aste Nagusian

Itzuli