Oihenart aforismoen lehiaketa

Lehiaketaren helburua, pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoen lehiaketa hau EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan.

Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza.  Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… 

Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau,  aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da gainera saiakerak idazten hasteko.

 

 

 

Erlazionatutako estekak

Ekaitz Goikoetxea eta Juan Ramon Alberdi 'Oihenart' Aforismoen VIII. Lehiaketaren irabazleak

VI. edizioko sari banaketa

Ezkerretik eskuinera, Antonio Casado da Rocha (EHU),Juan Ramon Alberdi, Ekaitz Goikoetxea eta Edurne Otamendi (Udaleko Euskara Zerbitzua)

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrenak eta Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi zuten  2017ko 'Oihenart' Aforismoen VII. Lehiaketa.  Lehenengo saria ex aequo ematea erabaki zuen epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jaso zituen.

Sari emate ekitaldia abenduaren 15ean izan zen Donostiako Filosofia eta Zientzien falkultatean. Bertan, sariak emateaz gain, aforismo hautatuak irakurri ziren.

 

 

Itzuli