Oihenart aforismoen lehiaketa

Lehiaketaren helburua, pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoen lehiaketa hau EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan.

Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza.  Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… 

Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau,  aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da gainera saiakerak idazten hasteko.

Erlazionatutako estekak

Iñigo Legorburuk irabazi du 9. edizioa

Iñigo Legorburuk irabazi du  2019ko 'Oihenart' Aforismoen IX. Lehiaketa.  500 euroko saria jaso du Edurne Otamendi Udaleko Euskara Zerbitzuaren buruaren eskutik.

Bigarren saria,  Juan Ramon Alberdirentzat izan da eta hirugarrena Cristina Perezentzat. Aurten 13 bilduma aurkeztu dira eta epaimahaia osatu dute: Cristina Lasa Otxotekok (HEFA Fakultatea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Eider Rodriguez Martinek (HEFA Fakultatea).

Sari emate ekitaldia abenduaren 20an izan da Donostiako HEFA falkultatean. Bertan, sariak emateaz gain, aforismo hautatuak irakurri dira.

 

 

Itzuli