Euskara Ikasi

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, 18 auzotan, azaroaren 3a arte

2023 / 10

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen ekimenez, urriaren 9tik azaroaren 3a gauzatuko da Parketarrak egitasmoa Donostiako 18 auzotan. Hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan eskainiko diete haurrei euskaraz jolasean aritzeko aukera, doan.

Gehiago irakurri

Mintzapraktika

Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Mintzapraktikarako hainbat programa eta jarduera dago Donostian.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko eta hobetzeko beste aukera batzuk

Euskara ikasteko eta hobetzeko hainbat baliabide daude on line: Autoikaskuntza, euskarari lehen hurbilketa egiteko, lehen urratsetik ikasteko, eskuko telefono bidezko ikastaroak eta abar.

Sarean zure formaziorako lagungarri izan daitezkeen edukiak dituzu jarraian.

Gehiago irakurri

Bisitarientzako euskarazko hiztegia

 
Bisitarientzako Euskarazko Hiztegi Txikia izeneko patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiak bederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta japoniera.

Gehiago irakurri

Euskaltegiak

Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egitura euskaltegia da. Donostian euskara ikasteko euskaltegien eta zentro homologatuen eskaintza oparoa da.
 
EAEko euskaltegiak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen eskuetan daude (Udal euskaltegiak), pribatu asko federazioetan bilduta (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA) eta beste hainbat  federatu gabe. Horiei erantsi behar zaizkie auto-ikaskuntza zentro homologatuak (BAI&BY eta Mondragon Lingua).
Gehiago irakurri

Etorkinentzako euskara ikastaroak, AISA ikastaroak

Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Mintzalaguna

Mintzalaguna egitasmoa mintzapraktika programa da eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Otsailean eta urrian eman daiteke izena. Bagera elkartearen egitasmoa da

Gehiago irakurri