Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Erlazionatutako estekak

2019-2020 behin-behineko zerrenda

2019ko abuztuaren 23an GAOn argitaratu ziren oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: uztailaren 23tik abuztuaren 3ra (biak barne)

Behin betiko zerrenda irailaren 8an argitaratuko da.

Alegazioak aurkezteko lekua:

- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Erregistro elektronikoan

- Udalinfoko bulegoetan:

 

Behin behineko zerrenda

Udako ikastaroak 19-20

Udako ikastaroen informazio orria
Eskabideak aurkezteko epeak:
  • Uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean. Irailean hasitako ikastaroen kasuan, azken eguna irailaren 30a.

  •  

    Autoikaskuntza, Barnetegiak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.

Eskabideak aurkezteko lekuak:
Diru laguntza jasotzeko baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.

  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.

  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.

  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.

  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

 Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:
Oinarriak

B eranskina

Diru-laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

2018-2019 ikasturtea

(Negukoak eta udakoak)

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.353
  • Emandako dirulaguntzak: 275.841,78 €

 

(2017-2018 ikasturtea)

Negukoak eta udakoak:

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.295
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 265.844,37 €
Itzuli