Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukerarik ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua ematea da. Horretarako, mintzanet.net webgunearen bidez, euskaraz jardun nahi duten guztiek praktikatu ahal izango dute edonon, nahi adina aldiz, eta doan.
Euskara praktikatzeko tresna hau orain arte osatzeko zegoen hutsune bat betetzera dator: edozer arrazoi dela eta, aurrez aurre euskara praktikatzeko aukera edo modua ez duten guztiek internet bidez praktikatu ahal izatea.
Mintzaneten elkarrizketak binaka egiten dira, bidelari eta bidelagun baten artean.
Informazioa jasotzeko eta izen-ematea egiteko.
Erlazionatutako estekak