Mintzapraktika

Mintzanet

Mintzanet

David Doblas saskibaloi jokalaria mintzapraktikan mintzanet erabiliz

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukerarik ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua ematea da. Horretarako, mintzanet.net webgunearen bidez, euskaraz jardun nahi duten guztiek praktikatu ahal izango dute edonon, nahi adina aldiz, eta doan.

Euskara praktikatzeko tresna hau orain arte osatzeko zegoen hutsune bat betetzera dator: edozer arrazoi dela eta, aurrez aurre euskara praktikatzeko aukera edo modua ez duten guztiek internet bidez praktikatu ahal izatea.

 
Bidelariak eta bidelagunak

Mintzaneten elkarrizketak binaka egiten dira, bidelari eta bidelagun baten artean.

  • Bidelaria euskara hobetu nahi duen edota ikasten (6. urratsa gutxienez) ari den pertsona da.
  • Bidelaguna, euskara dakien pertsona da. Bidelari batekin euskaraz hitz egiteko prest egotea nahikoa da bidelagun izateko.

Informazioa jasotzeko eta izen-ematea egiteko.

Itzuli