Turistentzako euskarazko hiztegia

 
Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia izeneko patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiak bederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta japoniera.

 
Hiztegia zazpi zatitan banatu da:

 

  • lehenengoan, agurrak azaltzen dira: gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar.
  • bigarrenean, leku izenak eta hauetara joateko oharrak: ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…
  • hirugarrarenean, garraio motak: autoa, trena, hegazkina...
  • laugarrenean, ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak: gela bikoitza, ohea, eguneko menua…
  • bosgarrenean, janariarekin eta edariarekin lotura dutenak: kafea, sagardoa, ogia, arraina...
  • seigarrenean, egunak eta hilabeteak: astelehena, urtarrila..
  • eta azkenik zenbakiak.


Bestalde, euskararen historia eta egoerari buruzko zenbait azalpen eta datu ageri dira Donostia bisitatzen dutenei euskara ezagutu eta erabili dezaten.  Turista euskarara erakartzeko tresna baliagarria eta erabilgarria da oso.

 

Non aurkitu

Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan eska daitezke ( euskarria eta hiztegiak).

Itzuli