Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago

2018 / 09

Euskaraldia izena emateko epea irailaren 20tik aurrera zabaldu da. Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bideratuko den ekimena da eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ekimena Euskal Herri osoan batera egingo da eta 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izateko gonbitea egiten du.

Gehiago irakurri

Langabeentzako doako euskara ikastaroetan izena emateko epea irailaren 21ean itxiko da

2018 / 09

Donostiako Udalak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta. Ikastaro hauetan izena emateko epea 2018ko irailaren 3tik 21era egongo da irekita (biak barne).

Gehiago irakurri

Gure Zirkua urrian egongo da Donostian eta sarrerak dagoeneko salgai daude

2018 / 09

GURE ZIRKUA Donostiara iritsiko da eta, izugarrizko arrakasta lortu ondoren egindako biran, urriko asteburu guztietan ikuskizunak eskainiko ditu Saguesen. Sarrerak salmentan izango dira irailaren 17tik aurrera www.ticketea.com atarian eta, Donostiakoa, biraren amaiera izango da.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabaldu da

2018 / 09

Donostiako Udalak eta hiriko zentro homologatu zein euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2018-2019 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegi eta zentro homologatuetan. Hori gogoratzeko, #euskaldunízate kanpaina jarri dute martxan.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak Euskararen erabilera normalizatzeko 6. plangintza onartu du

2018 / 08

Donostiako Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plangintza jarri du martxan eta plangintza honen garapena bost urtez luzatuko da (2018-2022). Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta Euskara zinegotziak, Miren Azkaratek, aurkeztu dituzte plangintzaren nondik norakoak, hain zuzen ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Irizpide Orokorrak eta Plan Nagusia onartzearekin batera ezarritako irizpideak jarraituta egindako plana.

Gehiago irakurri

IX. Poltsiko Antzerkiaren deialdia zabalik irailaren 27a arte

2018 / 06

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko IX. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 2an abiatuko da eta irailaren 27an amaituko da. Aurten bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri