Helduentzako antzerkia euskaraz "Ergela" eta "Txarriboda" antzezlanekin hasiko da

2018 / 01

Aurten ere helduentzako antzerkiak euskaraz ikusteko eskaintza izango da eta urtarrilaren 26an hasiko da Ergela antzezlanarekin eta bi emanaldi eskainiko dira, bata 26an eta bestea 27an. Txarriboda izango da hurrengo antzezlana eta urtarrilaren 27an eta 28an ikusgai izango da.

Gehiago irakurri

UEUk udaberriko ikastaroen eskaintza zabaldu du

2018 / 01

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), 2018ko Udaberriko Eskaintzaren barruan, hainbat on-line ikastaro antolatu ditu. Ikastaro guztien izen-ematea zabalik dago eta, ikastaroaren arabera, epea zabalagoa da. Bestalde, ikastaro guztiek matrikula-prezio jakin bat badute ere, ikasleek, langabetuek, erretiratuek, zein bazkideek hainbat beherapen dituzte.

Gehiago irakurri

29. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago

2018 / 01

29. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak 2018ko otsailaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Udaleko Euskara Zerbitzuan eta bost lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Gehiago irakurri

Abian da Elkarren 10. Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa!

2018 / 01

Elkarrek martxan jarri du 10. Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko sortu zen lehiaketa, hain zuzen ere. Bertan, 0-16 urte arteko haur eta gazteek hartu dezakete parte eta sari ederrak lor daitezke, bai parte-hartzaile izanik, bai eskola izanik.

Gehiago irakurri

Euskaragidan harpidetza egiteak baditu lehenengo saridunak

2018 / 01

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultura eta aisialdirako produktuen gida argitaratu zuen eta, harpidetzak saritzeko, hilero hainbat zozketa burutu ditu. Zozketaren irabazleak bi harpidedun izango dira eta bakoitzak 50 euroko bonoa jasoko du ekimenean partzen duten liburu-dendetan trukatzeko.

Gehiago irakurri

Mintzalagunen izen-ematea zabalik dago

2018 / 01

Bagera elkarteak Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu du. Izen-ematea urtarrilaren 9tik 24ra bitartean izango da eta sortzen diren taldeak otsailetik ekainera arituko dira. Mintzalaguna egitasmoak euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duenak euskaraz normaltasunez aritzen den batekin batera egitea du helburu.

Gehiago irakurri

Izarrak Plazara 2017. Azken emanaldiak

IZARRAK PLAZARA 2017 ekimeneko emanaldiak izango dira asteburu honetan, OlatuTalka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 20an, Aiete Kultur Etxean eta Kontadoresen, arratsaldeko 17:00etan, 5-11 urte bitarteko parte hartzaileek eskainiko dizkigute bere ikuskizunak. Maiatzaren 21ean, 11:00etan OlatuTalkak kaian jarriko duen agertokian, berriz, 12-17 urte bitarteko gazteen ikuskizunak izango ditugu.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
Gehiago irakurri

Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Mintzapraktika

Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Mintzapraktikarako hainbat programa eta jarduera dago Donostian.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

28. edizioaren sarien banaketa ekitaldia

Maiatzaren 27an Udaletxeko Pleno aretoan banatu ziren Koldo Mitxelena literatura lehiaketaren 28. edizioaren sariak

Gehiago irakurri