Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1ean abiatu eta irailaren 24an amaituko da. Aurten bi dirulaguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, 3.200 euro.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak online bidezko mintzapraktika saioak antolatu ditu udan euskara maila urria duten Katalin Erauso ikastetxeko haurrentzat. Aurtengo pandemiak eragindako itxialdiaren ondorioz, familia erdalduneko haur asko hilabeteak egiten ari dira euskara erabili gabe, eskoletan ikasi eta erabiltzen baitute gehienbat.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak sari banaketa birtuala antolatu du aurtengo Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketako irabazleak ezagutzera emateko. Covid 19 dela eta, Udalbatza aretoan eta aurrez aurre antolatzen den ekitaldia egiteko aukerarik ez zegoenez, bideo batean jaso den sari banaketa originala eta ezohikoa antolatu da.
Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.