Udako Euskal Unibertsitateak ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

2018 / 05

Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) 46. Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du eta aurtengoan oso eskaintza zabala izango da: ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak, besteak beste. Eibarren, Gasteizen, Baionan edo Donostian burutuko dira ekainean zein uztailean. Donostian "Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian" izeneko tailerra antolatu du.

Gehiago irakurri

Izarrak plazara Olatu Talka jaialdiko protagonista bat izango da

2018 / 05

Maiatzaren 25, 26 eta 27an izango den Olatu Talka jaialdiaren programa osoa aurkeztu da eta bertan aurtengo jaialdiko berrikuntzen eta ekitaldi nagusien berri eman da. Eneko Goia alkatea, Jon Aizpurua Olatu Talka jaialdiko zuzendaria, Gratxina Lertxundi Gure Bazterrak musika promotorako kidea, Ekain Olaizola arkitektoa eta Elene Carreto dantzaria izan dira prentsaurrekoan.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin.  Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.

Gehiago irakurri