Ainhoa Garmendia (sopranoa), Andoni Egaña (bertsolaria), Pello Ramírez (biolontxeloa, eskusoinua), Garikoitz Mendizabal (txistua), German Ormazabal (pianoa)
Zenbait lagunek, ibilbide luzea egindako profesionalak denak ere Euskal Herrian zenbait kultura-diziplinatan, beren gaitasun profesionalaren jakitun, batu egin dituzte ahaleginak, nahiak eta ametsak, eta, bakoitza uharte bat balitz bezala, zeinek bere arlotik, musika-artxipelago bat osatu dute.
Artxipielagoa emankizun euskalduna, sakona eta profesionala da agertoki gainean, eta aitzindaria, berritzailea eta parte-hartzailea euskal kulturaren munduan.