Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.