Kirola balore positibo ugariez beteta dago: adiskidetasuna, ahalegina, solidaritatea, errespetua...Lehenik hitzen erruleta batean arituko gara jolasean, balore horiek lantzeko eta gozatzeko lagungarri izango zaigun jokoan, eta gero horma-irudi handi bat margotuko dugu guztion artean, "Hitzapasa" hain berezi horretako argazkiekin eta hitzekin.
Eta hori guztia Real Sociedadeko jokalariekin parte hartuz gainera!
Adina: 7-11 urte.
Info. +: Korner
Izen-ematea: Ernest Lluch Kultur Etxean otsailaren 13tik aurrera.
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Donostiako Udala, Donostia Kultura