Izarok entzuleak harrapatzen ditu erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoarekin. Aurkeztuko duen bigarren lan hau Om estraineko diskoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Aurkitze bat kontatu nahi izan du Izarok disko honetan, bere buruaren aurkitzea, galduta zegoela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba.
Argazkia: Jon Etxezarraga