Bi kantari gazte, bat Pauline Junquet, 23 urte Kanbokoa eta bestea Juliette, 19 urte, Itsasun kokatua. Biak kantari zoragarriak, biak musikari trebeak. Arrakasta handia badute gaur egun Euskal Herriko plazetan eta haratago ere. Beren lehen diska argitaratu dute duela guti, Agorila argitaletxean, « Hegaldaka » izenburua emanez. 11 folk kantu, gehienak Euskaldunak bainan ere kanpoko ereslari batzuenak, hala nola Francis Cabrel frantses kantari ospetsuarenak.