Zer behar printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Gurasoak errege izatea? Soineko erraldoiak eta koroa jantzea? Edota, portaera ezin hobea izatea? Inondik inora. Benetazko printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezin bestekoa da ausarta, zintzoa, askea eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen ere, ipuin saio honen protagonistak. Ezagutu nahi badituzu etor zaitez datorren saiora.
Adin gomendatua: 5 - 11 urte.
Haurtxokoa
Antolatzaileak: Gazteria eta Aterpetxe Atala, Donostia Kultura