Euskarazko lehen zirku ibiltariak Donostian bukatuko du aurtengo ibilaldia. Uda osoan herriz herri ibili ostean, Donostian, euskararen hirian, izango du azken geltokia. Iker Galartzaren ekimenez sorturiko zirkuak ez du beste hiribururik bisitatuko aurten eta Donostiako emanaldiekin bukatuko da Gure Zirkuaren bira.
Zirku klasikoaren ezaugarriak ditu
Orain arte udan Euskal Herrian egindako emanaldietan 18.000 pertsona baino gehiago izan dira. Donostian berriz, 6.250 lagun espero dira.
Ikuskizunari dagokionez, zirku klasiko baten aldagaiak izango ditu: bikote xelebre batek egingo ditu aurkezle lanak ( Poxpolo eta Don Martin) eta ikusleen algarak eragingo dituzte; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira.