Grimm anaien klasikoa bertsio dibertigarria. Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Hansel eta Gretel abentura batean murgilduko dira gezurrak agerian uzteko.
Adina: +6 urte.