Bere lehenengo eta bigarren bakarkako diskoetako abestiez osatutako kontzertu akustikoa eskainiko du Dani Iglesiasek Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 12an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.