2017ko urrian eta azaroan zehar, Koldo Mitxelena Liburutegian, euskarazko Irakurketa Erraza taldea egongo da berriz ere, baina oraingo honetan GOIZEZ!
Koldo Mitxelena liburutegia
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Azaroaren 16ean, Mikel Legorburuk hitzaldia eskeiniko digu.
Aspaldiko dokumentutan oinarritutako izenen mantentzeak, eboluzio eta eraldatzeak, interpretazioak, desitxurazioak, okertzeak... Gure toponimiara hurbiltzeko saiakera. Zenbat mito, dogma eta zalantza!
Euskadiko Filmategiaren programetako bat da ...-ren gustukoena, eta bertan, esparru desberdinetako pertsona ezagunek zinemaren historiako film klasiko gustukoena hautatu eta aurkezten dute. Ramon Saizarbitoria idazleak Ma nuit chez maud film klasikoa aurkeztuko du.
Tabakalera
Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Larratxo K.E. / 17:00 Egia K.E. / 18:00 Larrotxene / 18:00Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
*Gonbidapenarekin: ekitaldia baino lehen gonbidapenak banatuko dira dagokion kultur etxean edukiera bete arte.
Adina: 2-5 urte.
Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde erta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka da. Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe da ekitaldi honen helburua.
Hauek dira egunak eta programa:
Azaroak 10: Hasiera eguna. 19:00 Altzagaina.
Azaroak 17: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Casares Kultur Etxea.
Azaroak 24: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Larratxoko plaza.
Azaroak 29: BERTSO LITERARIOAK. 19:30 Tomasene Kultur Etxea.
Azaroak 30: MINTZODROMOA. 11:00 Larratxo Kultur Etxea.
Abenduak 2: VI. ALTZATARROCK. 21:00 Larratxo Kultur Etxea
Informazio gehiago: Altza Hadi!
Nagore Vargasen istorioa kontatzen du Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela berriak, 1982tik 2014ra bitartekoa. Bizitza horren bidetik, Euskal Herriak azken urteetan bizi izandako aldaketa politikoen testuinguruan murgiltzen da. Ideiak baino gehiago, 'ideientzako plataforma' bat eraiki duela azaldu du idazleak, nondik eroso esan ahal izan dituen 'beste testuinguru batzuetan' esan ezin izan dituenak.
*Elkarrizketatzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
Helduentzako ipuin edo poema grafiko bat osatu dute Harkaitz Canok eta Maite Gurrutxagak. Testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea. Egileek liburua aurkeztu eta bertaratutakoekin solasa izango dute, mokadu batez lagunduta.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.
Principe zinemak
Haurtxokoa:
Adina: 5 -11 urte tartekoak eta sendiak.
Azaroak 16: Betiko jolasak.
Azaroak 17-18: jokoen erakusketa didaktikoa.
Azaroak 17: Rol jolasak.
Azaroak 18: Kidam magoa. 18:00etan.
Gaztelekua:
Adina: 12 - 17 urte tarteko gazteak eta sendiak.
Azaroak 17: Jokoen erakusketa didaktikoa.
Azaroak 18: Scape Room, Adimen eta abilezia jolasen erakusketa...
Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta boteretsuak. Esan gabe doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak. Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen ezaugarririk aipagarriena.
Gauak eta hiriak Ur Apalategi Idirin. Erein argitaletxea
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.