Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Paper eta beste materialen gainean ur gaineko tinten transferentziarekin jolastuko dugu. Koaderno bakarreko artista liburua ere egingo dugu. Tailerreko gidariak Arteko-ko Eluska Kortajarena eta Ainara Landaberea izango dira.
Adina: 13-17
Artista Liburuari Buruzko III. Topaketak San Telmo Museoan.
Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
*Gonbidapenarekin: ekitaldia baino lehen gonbidapenak banatuko dira dagokion kultur etxean edukiera bete arte.
Adina: 2-5 urte.
Ipuin kontaketa musikatua. Oraingo honetan Harparekin.
Ane Artetxe (harpa jolea)
Saioa Aizpurua (ipuin kontalaria)
Adina: +2
Zeinu hizkuntzarekin.
Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde erta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka da. Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe da ekitaldi honen helburua.
Hauek dira egunak eta programa:
Azaroak 10: Hasiera eguna. 19:00 Altzagaina.
Azaroak 17: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Casares Kultur Etxea.
Azaroak 24: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Larratxoko plaza.
Azaroak 29: BERTSO LITERARIOAK. 19:30 Tomasene Kultur Etxea.
Azaroak 30: MINTZODROMOA. 11:00 Larratxo Kultur Etxea.
Abenduak 2: VI. ALTZATARROCK. 21:00 Larratxo Kultur Etxea
Informazio gehiago: Altza Hadi!
Haurtxokoa:
Adina: 5 -11 urte tartekoak eta sendiak.
Azaroak 16: Betiko jolasak.
Azaroak 17-18: jokoen erakusketa didaktikoa.
Azaroak 17: Rol jolasak.
Azaroak 18: Kidam magoa. 18:00etan.
Gaztelekua:
Adina: 12 - 17 urte tarteko gazteak eta sendiak.
Azaroak 17: Jokoen erakusketa didaktikoa.
Azaroak 18: Scape Room, Adimen eta abilezia jolasen erakusketa...
Bere urtebetetzea da eta festa bat antolatu du. Dena prest dago baina ez dator inor ere.
La Farandulan
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Kontakizun honek pelikula handi batek beharrezko dituen elementu guztiak biltzen ditu: abentura, emozioa eta aurkikuntza. Balio erantsi indartsu batekin: dena egia da. Film dokumental da.
Esploratzaile talde bat txalupan iritsi da uharte batera. Paisaia erabat naturala da, basatia eta denboran kokatzen zaila. Esploratzaileek beraiekin daramaten materiala deskargatu dute: urpekaritzarako ekipamenduak, indusketarako lanabesak eta argazkigintza tresneria. Haien artean euskaraz hitz egiten dute.
Ipar-amerikako hainbat arkeologo eta urpekari batu zaizkie espediziora. Estatu Batuetako ekialdeko kostan gaude. Elkarrekin, zerbaiten bila ari dira. Lantaldean aritzeak egoera ezberdinak dakartza taldera: elkarlaguntza, naturarekin bategitea eta iraganeko oroitzapenak.
Antiguo Berri zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.