Oharra: antzezlan honen gaztelerazko bertsioa abenduaren 1ean taularatuko da (La casa de la llave).
Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen, bertan, hiru emakumezko aktore -Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado-, gizarte langile talde baten errraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako -larrialdi egoeretarako etxe bat eta abegi etxe bat- bizitza biluztuko digute.
Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa.
Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkonformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute. Egilearen hitzetan pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira, erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako, gezur bakarrak.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
2017ko urrian eta azaroan zehar, Koldo Mitxelena Liburutegian, euskarazko Irakurketa Erraza taldea egongo da berriz ere, baina oraingo honetan GOIZEZ!
Koldo Mitxelena liburutegi
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Edu Zabala Garagartzak Ezka izenburupean hitzaldia eskeiniko digu:
Gertaera historiko hau Oliteko Juaregian 1407an egindako eskaera bati buruzkoa da. Bertan, lan garrantzitsu batzuri ekiteko zura eskatzen zen. Nafarroako Carlos III.a noblearen garaia zen. Enkargua almadien bitartez jasoko zen, Ezka ibaia jaitsiz Erronkariko haranean zehar. Aragoiko erresuma hurbil, maiatzeko ur biziak, almadiari eta Burgiko dirudunen liskarrak... abentura itzela ausart haiena!
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3) ospatzeko haur eta helduei zuzendutako hainbat ekitaldi burutuko dira Amara auzoan, besteak beste:
Azaroaren 30ean, Mintzodromoa egingo da ARCCO merkatalgunean goizeko 10:00etatik 12:00ra.
Izenburuan hitz joko bat. Jolasa. Horixe delako antzezpen ororen funtsa, jolasa. Eta ikuskizun guztien oinarri. Umorea eta ikuskizuna. Ikusleak eta antzezlea. Harreman honetan bakoitzak bere rola bete behar.
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).
Oholtza bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira, bertsolariak abesten duen bitartean. Bertsolariak, hitzekin bertsoa sortzeko erabiltzen duen prozesuaren parekoa da, harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da.
Partaideak:
Egilea-artista: Beñat Krolem.
Bertsolariak: Jone Uria eta Oihana Iguaran
20 urte dira Argia aldizkariak internetera salto egin zuela, hori dela eta, haien esperientzia partekatuko dute.
Euskadiko Orkestrarekin batera sinatu zuen disko enblematikoaren aurkezpenetik bi urte igaro direnean, kemenez heldu dio Ken Zazpik bere talde-proiektuari, eta Phoenicoperus hau aurkeztuko du, bere lan berria. Kontzertu honekin, denboraldi batez agurtuko ditu Ken Zazpik agertokiak.
Kursaal auditorioa
Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde erta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka da. Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe da ekitaldi honen helburua.
Hauek dira egunak eta programa:
Azaroak 10: Hasiera eguna. 19:00 Altzagaina.
Azaroak 17: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Casares Kultur Etxea.
Azaroak 24: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Larratxoko plaza.
Azaroak 29: BERTSO LITERARIOAK. 19:30 Tomasene Kultur Etxea.
Azaroak 30: MINTZODROMOA. 11:00 Larratxo Kultur Etxea.
Abenduak 2: VI. ALTZATARROCK. 21:00 Larratxo Kultur Etxea
Informazio gehiago: Altza Hadi!
Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Hurrengoa: abenduaren 11an, Pello Errotaren bizitza, bere alabak kontatua (Hauspoa).
Euskal Herria. Juan Bautista Berasategi
Kalabaza tripontzia pelikularen Kukubiltxo kapituluaren emanaldia.
Astakiloen abenturak eta kalenturak.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Antiguo Berri zinemak
Raitx Barrutik etorritako hitzak, gitarra haien lagun. Rap, reggae eta flamenkoaren maitale diren poesia musikatuak.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.