Kontukantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak bildu ditu eta horiek reggae, rapa edo bluesa bezalako erritmo desberdinetara eramango gaituzte. Sandra eta Boti txotxongiloen laguntzarekin betiko abestiak berrikusiko ditugu, nagusiek ez ahazteko eta txikiek ikasteko aukera izateko.Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea
Sheldon Cooper-en tankerako izan nahi duzu? Zatoz orduan Egia KE-ko liburutegira eta lagundu iezaiguzu Alhambrako mosaikoak egiten, gominolezko poliedroak sortu (eta jaten), edota fraktalak eta gabonetako apaingarri zientifikoak diseinatzen. Eta zer dira fraktalak? Ah, etorri eta ikasi. Eta Eulerren formula zein den asmatzen dutenek Flash-en komikia irabaziko dute!
Izen-ematea liburutegian.
AUSTRALIA. Zuzendaria: Robert Connolly.
Dylan Australian bizi da bere aitarekin. Japonian izango den mundu mailako paperezko hegazkinen leihaketan parte hartzean, bere bizitza aldatuko da.
Adina: familia guztiarentzat.
Paperezko hegazkinak (Paper planes, 2014). pelikularen informazioa gehiago Filmaffinityren webgunean.
Guernica artelanaren eta J.R. Amondarainen obren forma ezberdinekin jolasteko sormen tailerra, Espazioaren barrea erakusketaren harira.
Tailer hau doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Haurren adina: 6-10 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Oier Aranzabal (ahotsa, gitarra akustikoa, harmonika), Rafa Rueda (gitarra elektrikoa,ahotsa), Joserra Senperena (hammonda, teklatua),
Oihan Larrañaga (baxua), Ander Zulaika (bateria)
Musikari gonbidatuak: Mikel Urdangarin, King Konsul eta Giorgio Bassmatti
Abesti Bat Gutxiago elkarlanarekin estatu batuarren hamaika abesti itzuli eta moldatu ostean, hariari tira eta segida gisa Lou Topet bandak, Harkaitz Cano idazleak eta euskal musikako lagun ezagunek Seeger berpiztuko dute bere abestien moldaketen bitartez.
Musikari hilezkorrik baldin bada, horixe da Pete Seeger. AEBtako ezker mugimenduaren abangoardia musikala, memorian iltzatuta ditugu Lincoln batailoiari abestutako bertsoak eta 1978an Euskal Herrira egin zuen bidaia. Oraingoan bidaia entzuleari proposatzen dio Lou Topetek Seegerren abestietan zehar.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.
Haurrak: 3-13 urte
Izen-ematea: aurrez aurre edo www.musikoporrak.com
Donostiako musika eta dantza eskola
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak