Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. JON BRAUNek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserlekuetara. Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da . Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi. Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaigu. Informazio gehiago: Anita Maravillas
Sheldon Cooper-en tankerako izan nahi duzu? Zatoz orduan Egia KE-ko liburutegira eta lagundu iezaiguzu Alhambrako mosaikoak egiten, gominolezko poliedroak sortu (eta jaten), edota fraktalak eta gabonetako apaingarri zientifikoak diseinatzen. Eta zer dira fraktalak? Ah, etorri eta ikasi. Eta Eulerren formula zein den asmatzen dutenek Flash-en komikia irabaziko dute!
Izen-ematea liburutegian.
Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko.Altzoko Handiak zeruko hodeiak eskuekin ukitzen zituen. San Telmoko trena hartu, handiaren kapela eta zapatak jantzi eta zeruko hodei artera joango gara.
Bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat. BETETA
17:00etan 3-4 urtekoentzat.
Oharra: pertsona bakoitzak bi familientzako txartelak hartu ahal izango ditu, gehienez.
Sarrerak salgai abenduaren 1etik aurrera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Gabonak hemen dira! Eta horregatik gure protagonistak, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak festa handi bat prestatzen ari dira ospatzeko.
Festa honetan denetatik aurkituko duzue: barrea, umorea, musika, abenturak, abestiak eta... sorpresa ugariak ikusle mota guztietara zuzendutako kalitatezko ikuskizun honetan.
Adina: 5-11 urte bitarteko haurrentzat
+ Info.: Gari, Montxo eta Joselontxo
Haurtxokoan
Magia ikuskizuna Eriz Magoarekin.
Adina: 5-11 urterekin bakarrik. 3-4 urterekin, heldu baten laguntzarekin.
16:30 Gonbidapenak banatzen hasiko da.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Inozente eguna dela eta bihurrikeriak egiteko grina piztu zaigu Kutxa Ekoguneko Haur Parkean, horregatik sorpresaz beteriko eguna prestatu dugu. Besteak beste inozentaden lehiaketa bat izango dugu eta askaria osatzeko prestakin berezia.
Adina: 2-10 urte / Doan haur parkeko sarrerarekin
Kutxa Ekogunea
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.
Haurrak: 3-13 urte
Izen-ematea: aurrez aurre edo www.musikoporrak.com
Donostiako musika eta dantza eskola
Haurrak: 0-5 urte eta familia.
Izen-ematea: Donostia Gazterian: 943811909. Abenduaren 13tik 22ra.
Gros Haurtxokoa
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzaroan ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko. Abenduaren 28a inuxenteen eguna dela eta ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak bertso-saioa antolatu du estereotipo eta zurrumurruei aurre egiteko.
Bertsolariak: Unai Agirre, Maialen Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze.
Gai jartzailea: Iker Iriarte.
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak