Belgika. Ben Stassen.
Hiru euli txiki ezuste batean astronauta bihurtzen dira eta ilargira bidaiatu beharko dute.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Fly Me To The Moon.
Azpitituluak gaztelaniaz.
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Zientzialari bat etxean: artistak eta espioiak
Tabakalerako Ubiken
Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!
Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da Manex Mujika Amunarriz bertsolariaren laguntzaz.
Bagera elkartea