Bidelaguna proiektuko ikasleek jorratutako lanaren erakustaldia harremanak abiapuntua hartuta.
Oharra: Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan.
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko finalista.
80ko hamarkadan Dan Keley deituriko psikologoa ohartu zen bere paziente askok hainbat sintoma komunean zituztela: heldutasunarekin lotutako ardurak saihestea, edo ezagunago zen bezela, Peter Pan sindromea.
Gaitz honen inguruan Rubik.cia konpainiak hausnarketa entretenigarri bat eskeintzen digu; mugimenduaren poetika, dramaturgia pertsonala eta antzerki bisuala jorratuz.
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Aldatu dira gure aiton-amonen jolasak, txorromorropikotaioketik gaur egungo mugikorreko aplikazioetaraino. Kaleko jolasak, mahai-jokoak, bideo-jokoak… ez dira gure gurasoak jolasten zituzten berak.
Baina gauza batzuk ez dira aldatu: jolasak jolas izaten jarraitzen du, haur eta gazteek jolasten jarraitzen dute eta jolasak heziketa prozesuaren zati garrantzitsu izaten jarraitzen du.
Haurrak: 8-14 urte
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak