Irakurketa digitalaren klub honetan, Patxi Zubizarretaren Usoa, hegan etorritako neskatoa liburua izango dugu abiapuntu hainbat jarduera egiteko: liburuaren kapitulu batzuk irakurri eta denon artean landu, istorioaren amaiera posibleak sortu... Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango ditugu proiektuan.
Irakurle-talde bat osatuko da, eta haiekin istorioan zehar nabigatuko dugu. Liburuaz gain, hari buruz publikatu diren artikulu, irratsaio, booktrailer eta bestelakoak erabiliko dira gazteak istorioan era ludikoan murgiltzeko.
Onintze Goitizek gidatua
Hilean bitan, ostiraletan. Martxoak 9 eta 23; Apirilak 13 eta 27; Maiatza11 eta 25.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, telefonoa).
Entzumenaren eta sonoritatearen inguruko gogoeta Antropologiarekin dituzten askotariko erlazioen ikuspegitik: etnomusikologia; musika gizarteen lengoaia, fusio edota sinbolo gisa; soinu-etnografia eta zarataren analisian oinarrituriko hiriaren zein landa eremuaren ikerketa; identitateak eta memoriak sonoritatearekin duten erlazioa; iturri akustikoen erabilpenaren inguruko gogoeta; etab.
Marta García Quiñonesen hitzaldia. Ikelaria da Bartzeloko Unibertsitatean eta nazioarteko ikerketa sare honetako kide: Sound in Media Culture. Aspects of a Cultural History of Sound.
Xabier Erkiziaren hitzaldia. Soinu artista da, irrati esataria, ekoizlea eta kazetaria. Bere lana pertsonen, soinuaren eta euskarri ezberdinen ikerketan zentratzen da.
Informazio gehiago: www.ankulegi.org
Izarok entzuleak harrapatzen ditu erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoarekin. Aurkeztuko duen bigarren lan hau Om estraineko diskoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Aurkitze bat kontatu nahi izan du Izarok disko honetan, bere buruaren aurkitzea, galduta zegoela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba.
Argazkia: Jon Etxezarraga
Itxaso Piker
Izarne Zelaia
Ainhoa Urien (Abadiño) eta Amaia Vikario (Antigua).
Izarne Oiarzabal (Andoain) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia).
Añorgako frontoia
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak