Azken Uneko Albistea!!!!!, Azken Uneko Albistea!!!!
Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!.
Gertaerak ez daude batere garbi, baina OTSOak desagertuarazi dituela dirudi....
Egunkarietan berri hau zabaltzen da!!. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan, FERNANDEZ eta FERNANDEZ detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, OTSO batek bide luze bat egitera beharturik dago eta bere herrialdea atzean uzten du.
Ehiztari batek, Muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da.....
TXANO GORRITXO, Amonaren etxera doa, ehiztariak Muxu baten truke lagunduko du.
Bitartean, FERNANDEZ eta FERNANDEZ detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.
PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAK, ipuin desberdinak nahastu ditu, BIZIKIDETZAZ hitzegiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, modu didaktiko eta erraz batean, tematika hauek lantzen. Edozein adinetako pertsonak uler dezan gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak.
Berriro ere, TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, ILUSIOA eta IRUDIMENA nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina pentsatseko ere.
Aitor Ikastolak 50. urteurrena ospatzen du Gazteszenan.
Donostiako Le Bukowski tabernak Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren bosgarren ekitaldia hartuko du martxoaren 11n. Ohi bezala, bakarlariak izango dira taula gainean ariko direnak, eta izen ezagunez beteriko egitaraua osatu dute aurten. Izan ere, Anari, Jon Basaguren (Izadi Gardenak), Libe eta Iñigo Ozaeta Oza gonbidatu dituzte antolatzaileek.
Le Bukowski Musika Kluba
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Adamek, 13 urteko mutiko arraro batek, oso bilaketa ausarta eta epika hasten du aspaldian bere aita desagertuaren misterioaren berri izateko. Laster ohartzen da bere aita Bigfoot ezizenez ospetsua dena dela, duela urte asko basoan ezkutatu zena bere familia eta bere burua babesteko HairCorengatik, korporazio zientifikoa oso ezaguna beren DNA bereziarekin ikerketak egiteko irrikan dagoena. Aita eta semea hasten direnean galdutako denbora berreskuratzen, Adam imajina ezin zitekeen botere bereziak dituela konturatzen da. Dena den, ez dakitena da HairCo beren atzetik dabilela Adamek uzten dituen aztarnei esker.
Antiguo Berri zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak