CIA. Nogusano taldearen antzezlan honetan, Bubble Doktoreak eta Mc Fly, bere laguntzaile bekadunak, kimika berezia dute bere artean.
Dok eta Mak, Mak eta Dok zientzialari leloen artean leloenek, nahiko dute elkar ulertzearekin.
5-11 urte.
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Hi! Komikiak irakurtzeaz lepo eginda? Hire komiki propioa egiteko irrikitan eta ez dakink nondik hasi?
Adi, pagadi! Iosu Mitxelena ilustratzailearen eskutik, tailer honen bidez komikiari buruz beti jakin nahi eta galdetzen ausartu ez haizen guztia ikasiko dunk!
8-9 urtekoentzat.
Inskripzioa doan liburutegian.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, haurrentzako tailerrak antolatu ditu.
Haurrentzako tailerrakLihoa ehuteko prozesuaren zati bat gertutik ezagutzeaz gain, prozesuan era sortzailean murgiltzeko aukera edukiko dute haurrek tailer ezberdinen bitartez.
4an, 11:00etan: Xaboi tailerra 5ean, 11:00etan: Zentzumen tailerra 6an, 11:00etan: Gurutze-puntu tailerraAdina: 6-10 urte
Prezioa haur bakoitzeko: taller bat 3 , bi taller 5 , hiru taller 7,5 .
Klaustroan izango dira tailer hauek
Ikusi programazio honekin lotutako erakustaldiak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, erakustaldiak antolatu ditu museoak Dina-7 Kultur Elkartea-Larraulgo Ekomuseoaren lankidetzan.
ErakustaldiakMuseoko klaustroan lihoa era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak jarriko dira, 40tik gora, eta horiek baliatuta, liho oihala sortzeko prozesu osoa jendaurrean egingo dute, hasieratik bukaerara.
4an eta 5ean, 17:00
7an eta 8an, 11:00
Erakustaldien hitzorduetatik kanpo, Dina-7 Kultur Elkarteko kideren bat egongo da erakustaldia egiteko piezak dauden lekuan bisitarien zalantzak argitzeko, ordutegi honetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Oharra: museorako sarrerarekin ikusi ahal izango dira erakustaldiak
Jarduera gehiagoIkusi programazio honekin lotutako haurrentzako tailerrak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, artista tailerrak antolatu ditu.
Koldobika Jauregirekin artista tailerraLihoa ehuteko behar diren tresna tradizionalak baliatuta, prozesuaren zati bat gertutik ezagutuko dute bertaratutakoek. Gainera, Koldobika Jauregiren laguntzaz, lehen egunean liho olioarekin oleo koloreak egingo dituzte, eta, bigarrenean, horiekin mihisean margotuko dute.
Publiko ororentzako tailerra.
Tailerra klaustroan izango da, eta museorako sarrerarekin parte hartu ahal izango da.
Jarduera gehiagoIkusi programazio honekin lotutako erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak.
4-12 urteko haurrek naturaz gozatu eta ikasi ahal izango dute, garai honetan munduan zehar burutzen diren jolasen bitartez: basotik arrautzak bilatu eta zein txorirenak diren identifikatu, arrautzak pisanka erara apaindu, untxi eta bilbi australiarrak ezagutu, udaberriaren hasiera ospatzeko piñata mexikar bat puskatu eta Indiako Holian bezala koloretako hautsez zipriztindu. Hau dena Ekoguneko bazter sekretuetan zehar, ibaian, basoan, baratzetan, jolas libre zein gidatuaren bitartez, kanpoan nahiz Haur Parkean.
Haurrak: 4-12 urte
Kutxa Ekogunea
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira egunero, larunbatetan izan ezik, Urgull mendiko hiru zentroetan.
Ikusi hemen programazioa guneka.
Historiaren Etxea Natur Txokoa LiburutegiaEdo jaitsi Urgull mendiko programazio osoa (pdf)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.