Literatur solasaldia Arantxa Iturbe idazlearekin, Honetara ezkero bere azken liburuaren inguruan.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Juan Sebastián Elkanotik abiatuta, historiatzaileak nabigatzailearen ekintza gogoangarria testuinguruan jarriko du, eta historian zehar euskaldunak itsasoarekin izan duen harremanaz hitz egingo du.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.
San Temo Museoak Elkanoren mundu-birari programazio zikloa eskainiko dio 2018an. 2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela. Datorren urtean hitzordu askok urteurren hori gogoratuko duten arren, San Telmo Museoak aurten ere, programazio ildo bat eskaini nahi izan dio mugarri historikoari, besteak beste, Elkanoren bizitzan, mundu-biran eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginean sakontzeko.
Elkano zikloari buruzko informazio gehiago
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.