Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Migratzaileen gaia modu positiboan tratatu nahi izan dute, guztion arteko hesiak bota eta migratzaileak pertsona arrunt bezala ikusteko. Aurrekontu murritzarekin, "boluntariotzaren inguruko dokumentala" osatzen duten lau istorio kontatzen ditu zuzendari eibartarrak.
Aurkezpena eta solasaldia
V.O. euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta arabierez eta subtituluak gazteleraz
Zuzendaria: Unax Blanco
Ekoizlea: Asier García
Gidoia: Aitor Gametxo
Muntaia: Alex Argoitia
Argazkia: Gexan Mendizabal
Musika: Borja Rodriguez
Euskadiko Itsas Salbamendu Humanitarioa: Iñigo Gutiérrez
CEAR (Comisión de ayuda al refugiado en Euskadi)
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Donostian ere Euskaraldia burutuko da hiri osoan eta, nola ez, auzoetan. Hori dela eta, Antiguan apirilaren 16an 19:00etan izango da.
Txantxarreka