Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Bisita gidatua Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara eta Gabriela Cendoya Bergareche Collectioneko argazki-liburu batzuk gertutik ikusteko aukera.
Bisita gidatuak:
Bisita gidatu hauek doakoak dira erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar. 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61Gertutik
Argazki-liburuen fenomenoan Gabriela Cendoya Bergarecheren bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
UNEDen idazle eskolaren XV. urteurrenaren harira, literatura tailer irekia egongo da interesa duen ororentzat. Tere Irastorzak, Pako Aristik eta Itziar Gomez idazleek zuzenduko dute saio eta bertaratutakoen galderei erantzungo diete.
UNEDen idazle eskolaren XV. Urteurrenaren harira antolatutako jarduera.
Egitaraua.
10:00. Tere Irastortza Poesia idaztea: erritmoak eta espazioak 11:00 Pako Aristi. Ipuinak idazteko tailerra 12:00. Atsedenaldia eta galderetako unea 12:30. Itziar Gomez: Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra 13:30. Amaiera eta galderetako tarteaSexu-indarkeria: biktima erruduntzat hartzea
Tunisia-Frantzia-Suedia-Norvegia-Libano-Qatar-Suitza. Zuzendaritza: Kaouther Ben Hania. Ekoizpena: Habib Attia, Nadim Cheikhrouha, Georges Schoucair, Nefise Ozkal Lorentzen, Jorge Lorentzen, Andreas Rocksen, Tomas Eskilsson, Jon Mankell / Cinetelefilms, Tanit Films, Laika Films & Television, Film i Väst, Schortcut Films, Integral Films & Literature, Chimney. Gidoia: Kaouther Ben Hania. Argazkia: Johan Holmquist. Musika: Amine Bouhafa. Muntaketa: Nadia Ben Rachid. Aktoreak: Mariam Al Ferjani, Ghanem Zrelli, Noomane Hamda, Mohamed Akkari, Chedly Arfaoui. Iraupena: 100 min
HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Ikasleen festa batean, gazte tunisiar batek, Mariamek, begiradak gurutzatu ditu Youssefenekin. Ordu batzuk geroago, kaleetatik noraezean dabil Mariam, hunkituta. Gau luze bat hasi berri da beretzat; bere eskubideak eta bere duintasuna errespetarazteko borrokan aritu behar izango duen gaua. Nola erdietsi justizia, ordea, borreroen alde dagoenean?
2014an Le Challat de Tunis zuzendu ondoren, Kaouther Ben Hania zinegile tunisiarrak bere bigarren film luzea aurkeztuko du. Bederatzi plano sekuentziatan dago filmatua, eta duela urte batzuk gizartean zirrara handia eragin zuen gertaera batean oinarritua.
FILM LABURRA BEAUTY AND THE DOGS filmarekin batera
Euskadi. Zuzendaritza: Atxur Animazio Taldea. Ekoizpena: Patxi Azpillaga / Lekuk Kultur Elkartea. Gidoia: Andoni Egaña. Animazioa: Bego Vicario, Paula Huarte, Miriam Inza, Jugatx Astorkia, Itxaso Navarro, Beñat Barandika, Usue Egia, Esteban Ramos, Naiara Gallego, Sergio Martínez, Aitor Oñederra, Kote Camacho, Oihana Leunda, Arrate López, Izibene Oñederra, Alots Arregi, Andere Molinuevo, Ximon Agirre, Jon Munarriz, Zaloa Ipiña. Argazkia: Edu Elosegi. Muntaketa: Edu Elosegi. Iraupena: 7 min
HIZKUNTZA: euskara
Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du bere aitaren oroimena berreskuratzeko aukerarik izan. Urteak haren bila eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, Euxebik argazki bat utzi du bere aitaren hezurren ondoan.
Urtaroekin lotura handia duten animaliak dira muskerrak. Udazkenean, azala aldatzen dute, zuhaitzek hostoak aldatzen dituzten bezala. Udaberrian, aldiz, eguzki izpiak aprobetxatzen dituzte haien gorputz tenperatura orekatzeko, horregatik ikusi ohi ditugu askotan eguzkia hartzen. Tailer honetan animalia hauen sekretuak ezagutuko ditugu tailer dibertigarri bat eginaz.
Ekogunea
Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. Jon Braunek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserleketara.
Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da. Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
Bi mutil pisu-kide bila dabiltza eta Skype bidez kontaktatzen dute elkar. Dena primeran doala dirudi, baina itxurak askotan engainatu egiten du.
Antzezleak: Asier Oruesagasti / Iñigo Dierez
Zozketan parte hartu nahi izanez gero, mezu bat idatzi bagera@bagera.eus helbidera zure izen abizenekin, telefono zenbakiarekin eta ordutegia zehaztuz apirilaren 20a baino lehen.
La Farandula
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Kutxa Ekoguneak bere ekintza-eremua zabaltzen du eta haurrentzako tailerrak emango ditu ingurumen-kontzientziaziorako Garbera merkataritza-zentroko erdiko plazan.
Erabilitako arrautza-ontziekin krokodiloak sortuko ditugu eta animalia honen inguruko hainbat bitxikeri ikasiko ditugu.
Garbera Merkatal Zentroa
Paisaiak, enigma eta malenkonia erakusketa antolatu du eta 2018ko martxoaren 2tik maiatzaren 27ra egongo da ikusgai. Urtebete igaro da artistaren heriotza goiztiarretik, eta Kubo Kutxan egingo zaion merezitako lehenengo atzerabegirako honek, ehunetik gora obra bisual zein soinuzko biltzen dituen honek, aukera emango digu 80ko hamarkadaren erdialdean hasitako artistaren diziplina anitzeko sormen-ibilbidea hobeto ezagutzeko.
Kubo Kutxa Aretoa
Bezeroak kafetxo bat nahi zuen. Zerbitzaria kafe hura prestatzeko gai zen. Ez zirudien hain zaila, baina Ganba alaian 2.0 ezer ez da dirudiena. Intriga tentelkeriarekin eta lan eskasa teknologia berriekin batuko dituen gosari kafkiar baten aurrean zaudete: 3G ondoren ba al da bizitzarik? Eta are garrantzitsuagoa, lortuko al du eskatutako ebakia emakumeak?
Kutxa Kultur plaza