Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Jon Maiaren Berriak jaio ginen liburuaren aurkezpena egin ondoren, bertso bazkaria izango da Jon Maia eta Amets Arzallusekin.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Hostoak Oarsoaldeako boskotea gurera dator bere zuzeneko "Live In Iturriotz" diziplina anitzeko lana aurkeztera, Hermann Hesse-ren "Estepako Otsoa" eleberrian oinarritutakoa. Gainera partaide berrien aurkezpen kontzertua dugu. Hostoak beraien soinu berezi eta klasifikagaitza dute, uztartezinak diruditen jeneroak nahastuz, hala nola americana, art-rocka, progresiboa eta zinezko kitar-ekaitzak, guztien laguntzaz Hesse-ren unibertso polikromikoa islatuz.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
Urtaroekin lotura handia duten animaliak dira muskerrak. Udazkenean, azala aldatzen dute, zuhaitzek hostoak aldatzen dituzten bezala. Udaberrian, aldiz, eguzki izpiak aprobetxatzen dituzte haien gorputz tenperatura orekatzeko, horregatik ikusi ohi ditugu askotan eguzkia hartzen. Tailer honetan animalia hauen sekretuak ezagutuko ditugu tailer dibertigarri bat eginaz.
Ekogunea
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.