Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.
Etxeko saltsak (Alan Ayckbournen Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: "andereño Koro bahitu dugu". Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko.
Adina: 4 urtetik gora.
Pertsonaia berezia liburutegi zahar batean, bere magiaz eta asmatzeko trebetasunez blaitzen gaituena. Lekua aldatzen doa magiarekin, akrobaziekin eta ezustekoekin, eszenatokian agertu diren objetu desberdinekin domino efektu polit bat egiten amaitzeko.
Guraso eta aiton amonek ere primeran pasako dute!
Informazio gehiago: Vademekun
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa.
Rosacarmen Ane Zaldibar (Donostia, 1981) eta Inés Sánchezek (Valladolid, 1984) osatzen dute. Bi artista hauen lanek osatuko dute Izkutukoak zikloaren hurrengo erakusketa Komikigunean, irailean.
Rosacarmen kolektiboa argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohizkoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte teknika ezberdinak uztartuz: serigrafia, fotokopia, edo risografia esate baterako.