Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 2
    • Pandemocracia, Daniel Innerarity
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 3
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 4
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 5
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 6
  • 7
  • 8
    • Hoben ordaina, Ian McEwan
      Lugaritz K.E.
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 9
    • Ene herri txikia, Gaël Faye
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 10
    • Lola (1981)
      Tabakalera
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 11
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 12
    • Death cafe. Heriotzari buruz hitz egiteko topaketa
    • Raitx
      Tabakalera
    • Zea Mays
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 13
    • Gu primer!, Xentimorik gabe
      Antzoki Zaharra
    • Physis Versus Nomos "Arraro nioenean"
      Tabakalera
  • 14
    • Gu primer!, Xentimorik gabe
      Antzoki Zaharra
  • 15
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 16
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 17
    • Beldurrari beldurra (Angst vor der Angst, 1975)
      Tabakalera
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 18
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 19
    • Harri orri ar (El patio de mi casa); Pez Limbo
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 20
    • El patio de mi casa (Harri orri ar); Pez Limbo
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 21
  • 22
    • Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira; Kresala Dantza Taldea
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 23
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 24
    • Mintzodromoa
    • Bi urte, lau hilabete eta egun bat
      Antzoki Zaharra
    • Deabrua ote. Bruegeldarren mundua
      San Telmo Museoa
  • 25
    • 29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Opera 12 ekitalditan (aurkezpena eta operaren proiekzioa)
      Tabakalera
  • 26
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Bertso-jaialdia: Miren Artetxe + Beñat Gaztelumendi + Ane Labaka + Agin Laburu
      Plaza Haundi
  • 27
    • Deabrua ote. Bruegeldarren mundua
      San Telmo Museoa
  • 28
    • Lou Topet: Abesti bat gutxiago
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 29
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 30
    • Ispilu beltza, DK Irratia
Aurrekoa Maiatzak 04 Astelehena Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Ipuinaren ordua: Kaka putza
    • Leihotik begira, zain; Iker Ayestaran
    • Egiantzekotasuna, Kirmen Uribe
  • 2
    • Ipuinaren ordua: Osaba otso
  • 3
    • La Hora del Cuento: Lionel
  • 4
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Urdeburutarrak
    • 1-2, Yolanda Arrieta
  • 5
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Kili txikia
    • Armairua, Iñigo Aranbarri
  • 6
    • Etsipena (Despair – Eine Reise ins Licht, 1978)
      Tabakalera
    • Ipuinaren ordua: Ura gustuko ez zuen krokodiloa
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 7
    • Ipuinaren ordua: Oliver Button
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Trena eta zu, Patxi Zubizarreta
  • 8
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Ipuinaren ordua: Bidean
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 9
    • Ipuinaren ordua: Miren marmartia
  • 10
    • Ipuinaren ordua: La verdad de Arturo
  • 11
    • Italia, bizitza hizpide. Anjel Lertxundi
      Lugaritz K.E.
    • Ipuinaren ordua: Periko untxia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 12
    • Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Patxi errementaria
  • 13
    • Ipuinaren ordua: Ilargia lapur
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Mundua lau paretaren artean, Mikel Valverde
  • 14
    • Ipuinaren ordua: Ximunen baratzea
    • Ipuinaren ordua: Ximunen baratza
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 15
    • Ipuinaren ordua: Ttip eta Ttup
    • Ipuinaren ordua: Ttip eta Ttup
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 16
    • Ipuinaren ordua: Ilargiaren soinekoa
  • 17
    • Ipuinaren ordua: Boogie bear
  • 18
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Txomin Ipurdiren abenturak
    • Xomorroei kariñoa, Jokin Mitxelena
  • 19
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Muxu bat laztantzeko era
    • Konfitatuak, Sisters and the City
  • 20
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 21
    • Bikografiak: Gorka Otxoa eta Josemi Beltran
      Bageraren youtube kanalean
    • Ipuinaren ordua: Betiko ipuina
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 22
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Ipuinaren ordua: Hiru txerrikumeak
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 23
    • Ipuinaren ordua: Zergatik dauka elefanteak tronpa luzea
  • 24
  • 25
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Grufaloaren alaba
  • 26
    • Ipuinaren ordua: Mazapanezko gizontxoa
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 27
    • Hirugarren belaunaldia (Die dritte Generation, 1979)
      Tabakalera
    • Ipuinaren ordua: urakan neskatila
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 28
    • Ipuinaren ordua: Hartza ehizatzera goaz
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 29
    • Supereroankortasuna, markak hausten
    • Ipuinaren ordua: Makilakixki
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 30
    • Ipuinaren ordua: Gaueko liburutegia
  • 31

Ispilu beltza, DK Irratia

Maiatzak 04 • 08:00-10:00 • (Altza-Larratxo) Kultura +

Maiatzaren 4ko saioa entzungai: Gaurko gonbidatu nagusia Petti musikaria izan da. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.

DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.

Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.

Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:

1.- DK Irratiaren webgunean

2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.

Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.

Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.

Gehiago irakurri

Ipuinaren ordua: Urdeburutarrak

Maiatzak 04 • 16:00 • Literatura

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Urdeburutarrak ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa maiatzaren 4an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.

Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.

Gehiago irakurri

1-2, Yolanda Arrieta

Maiatzak 04 • 12:00 • Literatura

"Ez ginen ados jartzen eta eztanda egin du munduak. Hausnartzeko txokora bidali gaituzte. Jabetu naiz eta prest nago berriz ekiteko. Atzera bueltarik gabe".

 

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.

 

1-2

Zirrikituetatik sartu da, xalo, mehe, leun, azaroko egun hitsetan iluntasuna sartu ohi den bezala.

Zirrikituetatik sartu da eta ez du inork ikusi; oharkabean izan da, ezkutuan, gordeta, sekretuak ehuntzen diren abiadan, tik-tak, tik-tak.

Zirrikituetatik sartu da eta arnasa hartu dio aitonari, ahotsa ostu andreari, hitza hustu gazteari eta leihora begira utzi du haurra. "Nora doa denbora?".

Etxeaz jabetu da. Ganbarak astindu ditu, kutxak arakatu, kaxak zabaldu eta armairuak ataldu ditu. Zirrikituetatik sartu eta etxeaz jabetu da, ozeanorik gabeko itsas lainoa bezala. "Nor naiz?".

Eta eguna jan digu. Eta astea irentsi digu. Eta urtaroa bereganatu digu. "Noiz da uda?".

Txoriak eta loreak etxera begira jarri ditu, "zer egiten duzue hor?". Enarak askatu ditu etorbideetan, bitxiloreak areketan, matxinsaltoak parkeetan. "Non daude denak?".

Zirrikituetatik sartu eta zirrikituak utzi dizkigu kalea behatzeko, egindakoa birpasatzeko eta albokoaren atakak eta amarrak zenbatzeko, ordurik gabeko salan. "Zer egingo dugu orain?"

Eta, klak!, gertatu da.

Zerbait itzartu da. Ez da handia izan. Usainak berpiztu eta belarriak garbitu dizkigu. Eta begiak zabaldu, nitik gura. "Ilunabarra balkoian".

Metro eta erdiko ametsen sakontasunean murgildu gaitu eta intentsitateari lekua egiteko txartela oparitu digu, gomuta eta geroa parez pare jarrita. "Banaiz".

Umetako oinetakoen konpasaz akordatu gara, eskuak eta igurtziak apuntatu ditugu agenda berrietan; oinak biluzik, arima hondartzan. "Emango didazu musu bat?".

Izarretako pistak eta estratak marraztu ditugu zeruan, eta agurra idatzi diogu joandako senideari, haurrak lagun hartuta. "Ni ere behin edo behin hil egingo naiz".

Estutasunari platera jarri diogu mahaian; pasioari, platera eta koilara.

Partida ez da bukatu: 1-2 goaz.

Yolanda Arrieta

Gehiago irakurri

Magia ezkutatzen denean, Arantza Sestayo

Maiatzak 04 • 13:00 • Literatura

Arantza Sestayo (Donostia, 1964). Marrazkilari eta ilustratzailea, batez ere komikietan, hainbat argitalpenetan lan egin du AEBetan: Heavy Metal, Rebel Ink, SQP; Belgikan: Rooie Oortjes; eta Espainian: Norma Editorial eta Dibbuks. Hainbat ekitalditan parte hartu du: Expocómic, Expomanga, Salón del Cómic de Irún, Big BAg León edo Covacon, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Bere marrazkiek emakume erotikoa eta sentsuala irudikatzen dute, unibertso gotiko batean. Hala erakusten du egindako ilustrazioetan, George R.R.Martinen Game of Thronesen obraren XX. urteurreneko ediziorako.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

MAGIA EZKUTATZEN DENEAN

"Magia batzuetan ezkutatzen da... batzuentzat ia beti, beste batzuentzat ia inoiz. Baina denek nahi dugu gertu sentitu."

Arantza Sestayoren albuma

Gehiago irakurri