Albisteak

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 11 auzotan egingo da maiatzean

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta auzoetan antolatu diren euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, "Parketarrak" izeneko egitasmoa Donostiako 11 auzotan antolatzen ari da 2017an. Lehen txanda martxoan egin eta gero, bigarrena maiatzean egingo da Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak,  Morlans eta Parte Zaharrean. Ekimen honen helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Egitasmo hau doan eskaintzen da.

Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziaren hitzetan ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da: “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Bere hitzetan giltzarri da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelerara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.

Saioak noiz eta non izango diren.

Itzuli